EGUNERO ETA BAITA EGUN BEREZIETAN ERE GOZATZEKO TOKIA SORTU DUGU
DA helburu bera duten bi anaiaren eskutik jaio da: mundu gastronomikorako Azpeitian ate berri bat irekitzea, alegia. Baina, zergatik DA? Euskal mitologiak dio izena badu existitzen dela, hau da, “izena duen guztia, DA”. Hori da gure lokalaren izenaren jatorria; sinplea, desberdina.
Guretzat DA hura bizitzea da, partekatzea. Eskaintza gastronomikoa baino zerbait gehiago eskaintzeko asmoarekin sortu dugu DA; zureekin batera gozatzeko eta egunerokotasunetik ihes egiteko edo, bestela, zure buruarekin konektatzeko esperientzia bizitzeko tokia eman nahi dizugu. Zuk aukeratu hori.
Espazioak Guneak
ZORIONTASUN ETA LASAITASUN UNEAK SORTZEKO TOKIA
Giro oso berezia sortu du DA Tabernak, etxean bezala senti zaitezen.
Giro lasaia, musika ona, material naturalekin apaindua (zura, adreilua, burdina…) eta argi natural ugari sartzen uzten duten beirate handiak dituena. Horrez gain, 2 terraza handi ere baditu aire librean.